Bidasoko kale garbitzaileek Txanaleta plaza hartu dute, euren lanpostuen defentsan
Beste behin protesta egin dute Irun eta Hondarribiko kale garbitzaileek. Langileen eskaerei erantzun arte, borrokan jarraitzeko asmoa dute 150 langileek.
Atzo ere eskualdeko kale garbitzaileek protesta egin zuten, Lanaldi partziala prekarietatea da lelopean. Txanaleta plazan bildu ziren arratsaldean, «langileok bizi dugun egoera eta enpresaren batzeko nahi eza ikusirik eta bizi dugun egoera eta enpresaren aldetik akordioetara iristeko ikusitako interes ezagatik». Izan ere, azken asteotan maiz salatu dute langileen lan baldintzak okertzen joan direla azken urteetan. Txinzer-ek azpikontratatutako FCC Medio Ambiente enpresan «prekarietate egoera ugari» daudela salatu zuten beste behin. Atzokoan ere berretsi zuten Txingudiko Mankomunitatea presionatzen jarraitzea dela lantaldea osatzen duten 150 langileen asmoa, enpresak aldaketak egin ditzan.
Erreportaje honetan langileen eskaera eta aldarrikapen guztiak jaso ditu HITZAk.