Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Nekea eta haserrea kalera aterako ditu Ernaik, etorkizun duina eraikitzeko

Hondarribia,Irun
Politika

Oarso Bidasoko Ernaik Donostiara deitu du ostiralean, gazteek bizi duten egoera iluna irauli eta etorkizun duina eraikitzeko. Bulebarrean egin dute hitzordua 18:00etan.

Ernairen protesta baten artxiboko irudia. Argazkia: Ernai
2021/05/05
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Nazio mobilizazio eguna antolatu du Ernai gazte antolakundeak ostiralean. Bizi duten egoera latza, prekarietatea eta etorkizun ezak, okerrera egin dute pandemiaren testuinguruan, euren egoera eta bizi eta lan baldintzak jasangaitzak bihurtzeraino. Ez daude prest besoak gurutzatuta gelditzeko, jakin badakitelako, euren egoera salatzea, kalean aldarrikatzea euren eskaerak eta borrokatzea dela bizi duten egoera iluna iraultzeko bidea.

Ostiralean, beraz, herrialdeka aterako dira kalera ehunka gazte Ernaik deituta, merezi eta behar duten etorkizuna aldarri. Oarso Bidasoko Ernaik, Donostiara deitu du. Bulebarretik abiatuko da mobilizazioa 18:00etan. Leloa, honakoa: Larrialdi egoeran gaude. Eraldaketa soziala, burujabetza.

Antolatutako mobilizazioaren aurrean irakurketa egin du gazte antolakundeak, arazoaren tamaina eta gazteek bizi duten egoera egunerokoan agerian jartzeko. Etorkizunik ez dutela salatu du, ezta oraina modu duinean bizitzeko aukerarik ere, “etxebizitza eta enpleguaren problematikak larriagotu egin dira, harremantzea debekatua dugu, gazteen kriminalizazioa, suizidio eta depresio kasuek gora egin dsute azken hilabeteetan gazteen artean…”. Panorama latza, iluna benetan gazteek parez pare dutena eta duin bizi nahi badute behintzat borrokatzea dute aukera bakarra, aldatzea ezartzen ari zaien egoera bidegabea. Bidea zein den ere argi du Ernaik: “Eraldaketa soziala eta burujabetza”.

Ostiraleko protestaren bidez, gazteen aldarrikapenak kalera atera nahi ditu gazte antolakundeak, baita gazteen ezinegon eta prekarizazio prozesu estrukturalei erantzun ere. Bide horretan, ezinbestekoa jo dute gehiengoak artikulatzea, “hori da gakoa eraldaketa sozialean urratsak egiteko; indar horiek, burujabetzaren bidean jartzea dagokigu”.

Antolakuntza eta borroken artikulazioa dira tresna nagusiak antolakundearen esanetan, “datorrenaren aurrean antolatu eta kapitalaren ofentsibaren aurrean elkarrekin ekiteko prestatzea dagokigu, antolakuntza da bide bakarra”.

Etorkizun eza eta orain duin baten faltan, bizitza duintzeko aterako dira ostiralean kalera ehunka gazte, eta mobilizazioan parte hartzera deitu ditu Oarso Bidasoko Ernaik, Errenteria-Orereta, Pasaia, Oiartzun, Lezo, Irun eta Hondarribiko gazte guztiak, etorkizuna ez ezik, oraina ere jokoan dutelako eta badakitelako euren esku dagoela hori irauli eta gazteak duin biziko diren agertoki berria eraikitzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.