Espainiako Optimist Belaontzi Txapelketa egingo dute asteburuan
Hondarribiko Itsaskari Baita Klub Nautikoak antolatuta, asteburuan zehar lehiatuko dira belaontziak Txingudiko badian.
Espainiako Optimist Belaontzi Txapelketa hartuko du bihar eta etzi Hondarribia Itsaskari Baita Klub Nautikoak. Txingudiko badian lehiatuko dira Herrialde Katalanetatik, Andaluziatik, Galiziatik, Madriletik, Murtziatik, Kantabriatik eta Euskal Herritik bertatik iritsitako 149 estropadalariak.
Estatuko kopa bi probetan banatuta egon da; lehena, Baionan (Pontevedra, Galizia) eta bigarrena, Hondarribian. Europako txapelketan parte hartuko duten regatistak erabakiko dira asteburuan.