Ehundik gora kutsatu gehiago Bidasoan aste honetan
Zehazki, 111 izan dira COVID-19agatik kutsatutako pertsonak astelehenetik ostegunera: hogei Hondarribian eta 91 Irunen.
Astelehenetik ostegunera COVID-19agatik kutsatutako bidasoarren kopurua 111koa izan da, Osasun Sailak plazaratutako txostenaren arabera. Hogei izan dira Hondarribian atzemandako positiboak, eta 91 Irunen. Ildo horretan, 100.000 biztanleko tasa bere horretan mantendu da Hondarribian, eta zertxobait behera egin du, bestalde, Irunen.
Ondoren ikus daitezke herrietako tasak (atzoko datuetan oinarrituta), eta herrien kutsatzeak astelehen-astearte-asteazken-ostegunean.
- Hondarribia. Tasa: 512 (512koa zen igandean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 2-6-5-7.
- Irun. Tasa: 536 (538koa zen igandean). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 23-20-27-21.
Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailak koronabirusaren garapenari buruz plazaratutako txostena.