EHUren 'Behinola, Erroma izan ginen' ikastaroa, Oiasson eta Gordailuan
Aditu ugarik hartuko dute parte irailaren 2tik 3ra bitarte luzatuko duten ikastaroan. Publiko mota guztiei bideratutako ikastaroa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Aurten ere Irunek erromatarren munduarekin lotutako EHUren udako beste ikastaro bat jasoko du. Eta nola ez, Oiasso izango da egoitza nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, ‘Behinola, Erroma izan ginen’ izeneko ikastaroa, museoaz gain, Gordailua ere hartuko baitu, irailaren 2an eta 3an hain zuzen ere.
Antolatzaileen arabera, ikastaroak ezohiko gertakari historikoa izan zen Erromatar Inperioak utzitako arrastotik zer dirauten bizirik erakustea du helburu nagusi eta horretarako, egun garrantzi eta presentzia handiena duten legatu horren agerraldiak identifikatuta eta Erromako herentziaren birjabetzearen adibide nabarmenenak erakutsiko dituzte.
Aditu ugarik hartuko dute parte, besteak beste, Javier Arce, Mertxe Urteaga, Elena Torregaray, Antonio Dupla, Alfonso Alvarez-Ossorio, Santiago Castellanos, Jesus Barba edo Carteganeko Erromatar Antzokiko Museoaren zuzendari Elena Ruiz. Hizlari gisa, halaber, Jacinto Anton (historian eta arkeologian espezializatutako kazetaria) eta Magi Seritgol (kudeatzailea eta Tarraco Viva jaialdi erromatarreko zuzendaria) ariko dira.
Ikastaroa publiko mota guztiei bideratutakoa izango dela zehaztu dute antolatzaileek. Informazio gehiago kontsultatzeko eta izen emateko, lotura honetara jo beharko dute irundarrek.