Mallorca eta Menorcara hegaldiak eskainiko ditu Volotea konpainiak
Ekainaren 23an eta 25an hasiko du aire konpainiak bi helmuga turistikoekin lotura egiten Hondarribiko aireportutik Balearretara.
Volotea konpainiak zerbitzua eskainiko du ekaina bukaeratik Hondarribiko aireportuan. Hala jakinarazi du gaurkoan aire konpainiak berak, eta zehaztu duenez, Mallorca eta Menorcarekin (Balearrak, Herrialde Katalanak) lotura egingo du udara honetan zehar.
Zabaldutako informazioaren arabera, ekainaren 23an irekiko dute Palmarekin (Mallorca) lotura, eta ekainaren 25ean Mahonekin (Menorca). Astean bi hegaldi eskainiko ditu konpainiak: asteazkenetan eta larunbatetan Mallorcara, eta astelehenetan eta ostiralarekin, Menorcara.
Europako hiri ertain eta txikietan operatzen du Voloteak bereziki. Loiuko aireportuan ere A Coruñarekin (Galizia) lotura berria egingo du konpainiak udan.