Esparru ezberdinetan hobekuntzak egiteko proposamen sorta aurkeztu du PSE-EEk
Bederatzi dira denera talde sozialistak egindako proposamenak; kreditu modifikaziotik 592.000 euro eskatu ditu horien finantzaketarako.
Etxebizitza, mugikortasuna, auzoetan esku hartzeak eta beste zenbait esparrutan hobekuntzak egiteko helburuarekin, 592.000 euroko diru-saila galdegin dio gaur PSE-EEren udal taldeak EAJren udal gobernuari. Aurrekontua kreditu modifikaziotik bidera dezan ere eskatu dio gobernu taldeari.
Denera, bederatzi proposamen egin dituzte sozialistek:
- Etxebizitza gastuei aurre egiteko diru-laguntza osagarrirako 100.000 euro.
- Autobus zerbitzuaren prestaziorako plegua erredaktatzeko 50.000 euro.
- Arrakala digitala arintzen laguntzeko profesional baten kontratazioa burutzeko 50.000 euro.
- Mendelu auzoko Planetak zein Mugondo etxadietarako alternatibak ikertzeko azterketa egiteko 50.000 euro.
- Arkoll auzoan saneamendua, argiteria eta espaloiak hobetzeko azterketarako 12.000 euro.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren komunitate energetikoen programara batzeko 100.000 euro.
- Ogasuna eta ostalariak zein merkatariak lotzen dituen Ticket-Bai derrizgorrezko programa ezartzeko 100.000 euro.
- Memoria Historikoaren gaineko argitalpen berri bat diruz-laguntzeko 5.000 euro.