Gipuzkoako Ligako laugarren estropada jokatu dute asteburuan Santiagotarrakeko neska-mutilek
Orion (Gipuzkoa) lehiatuko dira klubeko aulki mugikorreko taldeak. Guztira, Santiagotarrakeko 54 arraunlarik hartuko dute parte.
Datorren asteburu honetan Santiagotarrak klubeko aulki mugikorreko taldea Gipuzkoako Ligako laugarren estropada jokatuko du. Orioko (Gipuzkoa) uretan ariko dira, zehazki, taldeko 54 arraunlari, 20 ontzitan banaturik.
Estropada honi lotuta, Gipuzkoako Txapelketa ere jokatuko dute bertan, zortzikoetan, gizon zein nesketan.
Klubeko zortzi neska ariko dira bertan, ondorengoak: Ainhoa Zapirain, Helena Sagarzazu, Jessica Berra, Amaiur Etxeberria, Nerea Seijo, Itxaso Goikoetxea, Naroa Zubirmendi eta Garai Lasarte, Aitor Olazabal lemazain izango delarik.