'Bidasoan gora' liburuaren aurkezpena antolatu du Blagan elkarteak
Eneko Aizpuruaren azken saiakera ardatz hartuta, Bidasoa ibaiaren inguruan idazleak jasotako kontakizunak jorratuko dituzte solasaldian.
Eneko Aizpuruak idatzitako Bidasoan gora (Elkar, 2020) saiakera liburua hizpide izango dute datorren ostegunean (hilak 6) Kultur Etxean. Blagan euskara elkarteak antolatu du solasaldia, 19:00etan abiatuta.
2019.urtean irabazitako Tene Mujika bekari esker aurrera egin du Aizpuruak argitalpenarekin. Bertan, Txingudiko badiatik abiatuta, Bidasoan gora egiten du egileak bidean ikusten eta oroitzen dituenak kontatuz: kontrabando istorioak, II. Mundu Gerrako mugalariak, migratzaile portugaldarrak…