2021/4/28

Iñaki SAnz-Azkuek bigarrenez jaso du saria.

CAF-Elhuyar zientzia kazetaritza saria jaso du Iñaki Sanz-Azkuek

Iazko martxo bukaeran argitaratutako 'Etxeko leihoak naturaren behatoki' artikulua medio jaso du saria Sanz-Azkuek. 2019an kategoria berberan saritu zuten.

Constantino 'Tino' Virto Olaskoagaren erakusketaren aurkezpena.

Constantino Virto Olaskoagaren omenezko erakusketa bihartik ikusgai

Pintura, historia, arkitektura eta arrantzaren inguruan egindako lanak dira erakusketan bildutakoak; maiatzaren 23ra arte egongo da zabalik.

Irungo EAJ: "Hobetzeko proposamenak egitea gure DNAn dago"

Udal Gobernu eta EAJren artean ika-mika piztu da Irun Aurrera planaren harira. EAJk proposamenak egitea "laguntzea" dela esan du, eta protagonismoa alde batera uzteko deia egin du.

Ekobaratzeetako erabiltzaile berriei giltzak eman dizkiete

172 eskaera jaso ditu udalak, eta horietatik 69 erabiltzaileri esleitu zaizkie baratzeak. Gehienez, lau urtez erabili ahal izango dituzte lursaila.

'Bidasoan gora' liburua izango dute hizpide datorren saioan.

'Bidasoan gora' liburuaren aurkezpena antolatu du Blagan elkarteak

Eneko Aizpuruaren azken saiakera ardatz hartuta, Bidasoa ibaiaren inguruan idazleak jasotako kontakizunak jorratuko dituzte solasaldian.

Errigorako kaxaren zozketa

OARSO BIDASOKO HITZAk Errigorako produktuen kaxa baten zozketa irekia sortu du.

Gehiago