Gaurtik aurrera, neurri murriztaileak indarrean egongo dira Irunen
Irun eremu gorrian mantentzen da 538,13ko intzidenzia tasarekin, eta, horrenbestez, gaurtik aurrera, perimetralki itxita egongo da, eta ostatuetako barrualdean zerbitzatzeko ordutegi mugatua izango dute.

Atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera, Irun eremu gorrian dagoela berretsi da, eta horrenbestez, gaurtik aurrera, neurri murriztaileak indarrean jarriko dira. Atzo, Irunek 538,13 intzidentzia tasa pilatu zuen, eta azken egunetan nabarmen igo da: ostegunean, 18 kutsatu berri izan ziren; larunbatean, 33; eta, igandean, 35.
Horrenbestez, Irun perimetralki itxita egongo da, eremu gorrian mantentzen den bitartean. Taberna eta jatetxeetako terrazek normaltasun osoz funtzionatuko duten arren, barrualdean ordutegi mugatua izango dute, gosari eta bazkariak zerbitzatzeko bakarrik: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Horrez gain, toki itxietako kirol jarduerak gehienez lauko taldeetan egin ahal izango dira, besteak beste.