Koronabirusagatik 103 kutsatu gehiago asteburuan Bidasoan
Irunen jaso dira kutsatu gehienak, 86 orotara. Hondarribiko tasak pixka bat behera egin du, eta Irungoa hazi egin da azken egunetan.
Ostiraletik igandera (hilaren 23tik 25era), COVID-19agatik kutsatu diren bidasoarrak 103 izan dira orotara, 86 irundar eta hamazazpi hondarribiar. Horren eraginez, Hondarribiko tasak pixka bat behera egin du, bina Irungoa hazi egin da. Aurreko asteburuan (apirilaren 16tik 18ra) koronabirusagatik 64 kutsatu izan ziren Bidasoan.
Jarraian, atzoko datuak oinarri, herrietako tasa eguneratuak eta ostiralean, larunbatean eta igandean jasotako kutsatuak.
- Irun. Tasa: 538 (471koa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 18-33-35.
- Hondarribia. Tasa: 512 (518koa zen ostegunean). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 6-5-6.