Kasino Zaharreko gobernu batzordea berritzera deitu dute
Gobernu batzordeko kide izan nahi dutenek bihartik eman dezakete izena; maiatzaren 19an finkatu dute hauteskundeetarako hitzordua.
Kasino Zaharra adinekoen etxeak gobernu batzordea berrituko du maiatzaren 19an. Hauteskundeak deitu dituzte kideek horretarako, eta 11:00etatik 13:00ak bitartean egongo dela zabalik hauteslekua ezagutarazi dute. Gobernu batzordeko kide izan nahi dutenentzako izen emate epea, bestalde, bihartik maiatzaren 4ra bitartean zabalduko dute. Hala, izena emateko interesa duten lagunek Gizarte Zerbitzuen departamentuan edo posta elektroniko bidez egin dezakete.