Pala txapelketaren beste ekitaldi bat antolatu du Emekik maiatzerako
Iaz bereskuratu zuen emakumezkoen pala txapelketa elkarteak; harrera onak seigarren edizioa antolatzera eraman du emakume taldea.
Emakumezkoen VI. Pala Txapelketa antolatu du Emeki elkarteak maiatzerako, taldeak gaur jakinarazi duenez. Maiatzaren 8an hasi eta lau larunbatean zehar burutuko dituzte kanporaketak Soroetako pilotalekuan. Ekainaren 5ean jokatuko dute finala.
1995ean ekin zion Emeki elkarteak emakumeei zuzendutako pala txapelketa antolatzeari. Hiru urtez jarraian buru-belarri aritu zen lehiaketan, beste hainbat kontuen artean, eta arrakasta “handia” izan zuen arren, etenaldia egin behar izan zuen elkarteak. Iaz, hala ere, lehiaketa berreskuratzeko ahalegina egin zuen berriz ere emakume taldeak, eta herritarren erantzuna ikusirik, aurten berriro ekingo dio Emekik kirolaren bidez emakumeak ahalduntzeari. Areago, “etorkizunari begira Hondarribiko emakume gazteentzako eredu baten berpizkundea izatea” nahi dute elkartekideek.
Hori horrela, pala txapelketan parte hartu nahi duten emakumeek hilaren 30era arteko epea izango dute izena emateko. Esteka horretan bertan kontsulta daitezke gainontzeko xehetasunak.