Azken astean 37 salaketa jarri ditu Udaltzaingoak Irunen
COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik 37 lagun isundu dituzte hilaren 19tik 25era bitarte.
Azken zazpi egunetan (hilaren 19tik 25era bitarte hain zuzen ere) Irungo Udaltzaingoak 37 salaketa akta jarri ditu hirian, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek hartutako osasun neurriak ez errespetatzeagatik.
Salaketa horietako gehienak (33) kalean ibiltzeko eskubidearen, ordutegien eta baimendutako gehieneko lagun taldeen mugaz ez betetzeagatik izan dira; musukoaren erabileraren gaineko araudia ez betetzeagatik hiru lagun isundu dituzte; eta azkenik, lagun bat zigortu dute udaltzainek, bere egoeraren arabera ezarri zioten konfinamendua errespetatzen ari ez zen pertsona baten aurka.