Taldekako bigarren postua eta 16 domina eskuratu ditu Santiagotarrak-ek
14 hilabeteko etenaldiaren ostean, lehiara itzuli dira klubeko kirolariak. Eslalomeko Euskadiko Koparen lehen jardunaldia jokatu zuten asteburuan.

14 hilabeteren ostean, ur bizietako lehia Bidasora itzuli zen joan den asteburuan. Santiagotarrak klubak taldekako bigarren postua eta 16 domina eskuratu zituen, Eslalomeko Euskadiko Koparen lehenengo proban.
Segurtasun neurri zorrotzekin eta txanda bakar batean, bigarren postuan sailkatzea lortu zuten taldekako sailkapenean. Honez gain, urrezko bost, zilarrezko bost eta brontzezko bost domina Irunen geratu dira. Urrea izan ziren Telmo Olazabal (K1 seniorrean), Aitor Iriondo (K1 eta C1 kadetean), Klara Olazabal (C1 seniorrean) eta Izar Garcia (K1 kadetean). Zilarrezko dominak aldiz,
Haritz Azanzak (K1 eta C1 juniorrean), Mikel Ormazabalek (C1 seniorrean), Urko Zabaletak (K1 beteranoetan) eta Izar Garciak (C1 kadetean) poltsikoratu zituzten. Azkenik, Oier Rodriguezek (C1 seniorrean), Javier Arruabarrenak (K1 eta C1 kadetean), Klara Olazabalek (K1 seniorrean) eta Ainara Azanzak (K1 eta C1 kadetean) brontzezko domina bana irabazi dute.
Hurrengo hitzordua ere San Migelen izango da, maiatzaren 8an. Bertan Eslalomeko Euskadiko Koparen bigarren proba jokatuko dute.