COVID-19agatik 132 kutsatu Bidasoan aste honetan
Astelehenetik ostegunera 95 positibo gehiago atzeman dituzte Irunen, eta beste 37 Hondarribian. Tasak nabamen egin du gora Irunen.
Aste honetan, astelehenetik ostegunera, COVID-19agatik 132 kutsatu gehiago atzeman dituzte Bidasoan, 95 Irunen eta 37 Hondarribian. Horren eraginez, bi herrietako 100.000 biztanleko tasek gora egin dute, batez ere Irunen (aste honetan sartu da zonalde gorrian).
Jarraian dagoen zerrendan, herrietako tasak (atzoko datuetan oinarrituta), eta herrien kutsatzeak astelehen-astearte-asteazken-ostegunean.
- Irun. Tasa: 471 (igandean 377koa zen). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 20-19-28-28.
- Hondarribia. Tasa: 518 (igandean 482koa zen). Kutsatzeak (astelehenetik ostegunera): 9-12-6-10.