Plan orokorraren bigarren parte hartze saioa asteazkenean egingo dute
Itsas Etxea Auditoriumean finkatu dute bigarren bilkura publikoa; 122 lagunentzako lekua egongo den arren, aldez aurretik izena ematera deitu du udalak.
Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria osatzeko parte hartze prozesuaren bigarren saioa hilaren 28rako, asteazkenarekin. Oraingoan, Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute bilkura, 18:00etan hasita. 122 lagunentzako lekua dagoela ere jakinarazi dute, baina aldez aurretik izena ematera deitu dute. Udalaren Youtube kanalaren bitartez jarri daitekeela ere ezagutarazi dute.