Opilaren Egunean arduraz jokatzeko deia egin du udalak
Opilak bedeinkatzeko elizkizunak telematikoki jarraitu ahalko dira igandean. Beraz, etxetik opilaz gozatzeko gonbita egin du udalak.
Igande honetan (hilak 25) berriz ere modu ezohikoan ospatuko dute irundarrek San Markos Opilaren Eguna. Udalak arduraz eta segurtasunez jokatzeko deia egin die irundarrei, ezarritako neurriak betetzeko. «Ia Gipuzkoa osoa eremu gorrian dago, eta Irungo intzidentzia 100.000 biztanleko 400 kasutik gertu dago. Beraz, adi jarraitu behar dugu, eta segurtasun neurriak zorrotz bete», esan dute udaleko iturriek.
Gaineratu dutenez, Udaltzaingoak kontrolak indartuko ditu igandean hirian.
Opilak bedeinkatzeko elizkizunak aurten ere telematikoki jarraitu ahalko dira. Beraz, etxetik opilaz gozatzeko gonbita luzatu dute.