San Marko egunean arauak betetzera deitu du udalak
Hilaren 25ean ospatu ohi den Opil Eguna dela eta, Hondarribia "eremu gorrian" dagoela gogorarazi dute udal agintariek.
APirilaren 25ean ospatu ohi den San Marko eguna medio, arauak “betetzen jarraitu” behar dela adierazi die Maria Serrano Gazteria zinegoztiak hondarribiarrei. Egun berezia izan ohi da Opil Eguna Bidasoan, nahiz eta aurtengoan berriz ere ospakizunik ezin aurrera eraman.
Hortaz, ez dela bedeinkapenik egingo jakinarazi du zinegotziak, batetik, eta gozotegian jende pilaketarik ez eragiteko eskatu die herritarrei, bestetik. Halaber, gehienez lau lagunek osatutako taldeak elkar daitezkeela eta musukoaren derrigorrezko erabilera gogoratu ditu Serranok.