Liga hasiko dute asteburuan BATeko neska-mutilek
Anoetan (Donostia) jokatuko dute ligako lehen jardunaldia. Klubaren arabera, «urteko lehiarik erakargarrienetakoa» izango da.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) neska-mutilak prest daude ligako lehen jardunaldirako. Asteburuan ekingo diote lehiari, klubeko kideen arabera, «urteko lehiarik erakargarrienetakoa den eta kirolariak gehien motibatzen dituen liga» da larunbatean hasiko dutena.
Neskak Ohorezko Mailan ariko dira beste urte batez, txapelketa gorenean hain zuzen ere. Euren helburu nagusia izango da aurten ere kategoria mantentzea. Horretarako, lehenengo hiruen artean sailkatzea komeni zaie neskei asteburu honetan. Anoetan (Donostia) ariko dira. Ria de Ferrol taldea irabaztea izango dute buru-belarri. Atletico San Sebastian eta Pamplona taldeak maila aldetik gorago daude, beraz, zaila izango dute haiei aurre egitea.
Maila handiko taldearekin aurkeztuko dira Anoetan, ondorengo kirolariekin: Teresa Errandonea eta Lur Azpitarte (100 metroetan), Laia Olaskoaga eta Ana Gomez (200 metroetan), Angela Castell eta Nerea Sasiain (400 metroetan), Miriam Gregori eta Junkal Etxegarai (800 metroetan), Sara Villasante eta Sara Mancisidor (1.500 metroetan), Adriana de Prado eta Ane Zabala (3.000 metroetan), Teresa Errandonea eta Malen Martinez (110 metro hesietan), Irune Muguruza eta Jone Isusi (400 metro hesietan), Amaiur Errazkin eta Ane Etxebeste (3.000 metro oztopoetan) ,Malen Orduña eta Paula Añorga (pertikan), Naroa Furundarena eta Aida Ruiz (luzerako saltoan), Naroa Forundarena eta Laura Odeia (salto hirukoitzean), Eva Queimaño eta Izaro Irastorza (altuerako saltoan), Goizane Garcia eta June Lizaso (pisuko proban), Irene Muriedas eta Mencia Alegre (diskoko jaurtiketan), Garazi Castañares eta Goizane Garcia (mailu proban), Blanca Garcia eta Aida Martinez (xabalina jaurtiketan), Carmen eta Alicia Hernandez (5km martxan), Ana Gomez, Laia Olaskoaga, Lur Azpitarte eta Malen Orduña (4×1.000 metroetan) eta Miriam Gregori, Irune Muguruza, Alazne eta Angela Castell (4×4.000 metroetan).
BATeko mutilen taldean aldiz, honako kirolariak lehiatuko dira asteburuan: Tirso Ocaña eta Mikel Aguirre (100 metroetan), Iker Arozena eta Tirso Ocaña (200 metroetan), Iñigo Lozano eta Sergi Teixeira (400 metroetan), Hugo Alvarez eta Asier Diaz (800 metroetan), Ahmed Moujane eta Jox Peso (1.500 metroetan), Jose Gomez eta Oier Medina (3.000 metroetan), Gonzalo Damboriena eta Andoni Zaballa (110 metro hesietan), Gustavo Gutierrez eta Imanol Bandres (400 metro hesietan), Josu Cuadrado eta Radouan El Kiali (3.000 metro oztopoetan), Mikel Campon eta Unai Gonzalez (pertikan), Juan Errandonea eta Alex Agiriano (salto hirukoitzean), Eki Vicente eta Niko Gomez (altuerako saltoan), Gonzalo Tamayo eta Jon Ruiz (pisuko proban), Asier Zarandona eta Iligo Zarandona (disko jaurtiketan), Jon Ruiz eta David Fuentes (mailu proban), Ivan Redondo eta Joseba Garcia (xabalina jaurtiketan), Leo Romero eta Pablo Romero (martxako proban), Andoni Zaballa, Iñigo Lozano, Mikel Campon eta Alex Agiriano (4×1.000 metroetan) eta Sergi Teixeira, Urko, Gustavo Gutierrez eta Xabi (4×4.000 metroetan).