Irungo Kontserbatorioko hiru ikasle saritu dituzte Euskadiko Gazteen Lehiaketan
Eneko Dieguez saxofoi jotzailea, Danele Achucarro biolin jotzailea eta Oier Ciganda saxofoi jotzailea saritu dituzte.
Irungo Kontserbatorioko eta Musika Eskolako hiru ikaslek sari bana jaso berri dute Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan. Eneko Dieguez saxofoi jotzaileak lehen saria eskuratu du, jazz eta musika modernoa sailean. Danele Achucarro biolin jotzaileak aldiz, bigarren saria jaso du, soka instrumentuetan. Azkenik, Oier Ciganda saxofoi jotzaileari ere bigarren saria eman diote, zureko haize tresnetan.
Udaleko Hezkuntza saileko eta Kontserbatorioko presidente Santi Jimenek hiru ikasleak zoriondu ditu. «Beste arrakasta bat izan du zentroak. Horrek erakusten du Mendibil parkean dauden instalazioetan egunero zer lan egiten den; horrela azaleratzen da tokiko talentu hori, joan den asteburukoak bezalako hitzorduetan. Beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiet gurasoei, ikasleei, irakasleei eta Zuzendaritzari, hezkuntzaren eta kulturaren alde egiten duten lanagatik», esan du ordezkariak.