65 urteko txirrindulari bat zendu da Irunen
Aiako Harria parke naturalean aurkitu dute gorpua, 10:00ak aldean. Suhiltzaileek gorpua erreskatatu behar izan dute.
Horrela ikusten da Aiako Harria Lapurriturriko informazio puntutik. Segurtasun Sailak jakinarazi berri duenez, 65 urteko txirrindulari gizon bat zendu da gaur goizean Irunen, Aiako Harria parke naturalean. 10:00ak aldera herritar batek eman du abisua. Berehala bertaratu dira osasungintzako profesionalak, gizona erreanimatzeko asmoz, baina azkenean haren heriotza konfirmatu dute bertan.
Ertzaintzaren arabera, suhiltzaileek gorpua erreskatatu behar izan dute.

