Maiatzaren 9an ekingo diote puntistek lurraldeko lehiaketari
Taldeen arteko norgehiagokak erabakitzeko zozketa egin ondoren, Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketaren egutegia plazaratu du federazioak.
Maiatzaren 9an hasiko dute lurraldeko lehiaketa Hondarribiko puntistek. Hala jakinarazi du ohar baten bidez Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketaren zesta-punta lehia sei jardunaldiz luzatuko da, eta zazpigarrenean, ekainaren 20an, erabakiko da finala. Hondarribiaz gain, Mutrikuk, Donostiak eta Zumaiak parte hartuko dute aurtengo lehiaketan.
Bertan kontsulta daiteke 2021eko zesta-punta egutegia.