Ekintzaileei bideratutako beka deialdi berria zabaldu du Bidasoa Bizirik-ek
Hilaren 30ean bukatuko da izen emate epea, nahiz eta "hala badagokio", maiatzaren 1etik 30era bigarren deialdia irekiko duela iragarri duen garapen agentziak.
Irungo eta Hondarribiko ekintzaileei zuzendutako beka deialdia hilaren 30era arte zabalik egongo dela ezagutarazi du gaur Bidasoa Bizirik garapen agentziak ohar baten bidez. Dena den, “hala badagokio” bigarren deialdia abiatzeko prestutasuna agertu du agentziak maiatzaren 1etik 30era bitartean.
Zabaldutako informazioaren arabera, “enpresa proiektuak garatzen laguntzeko” programa da abiatutakoa, eta “ideia berritzaileak dituzten pertsonei laguntza ekonomikoa ematea” du helburu.
Hala, bekadun bakoitzak sei hilabetean 1.950 euro jasoko ditu gehienez, eta beraz, hilero jasotako kopurua ez da 350 eurotik gorakoa izango. Denera, 9.000 euroko aurrekontua du programak, Bidasoa Bizirik-en datuen arabera.
Informazio guztia bertan kontsulta dezakete interesdunek.