Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du Arma Plaza Fundazioak
Argitalpen guztiek %10eko beherapena izango dute hilaren 23an, fundazioak ezagutarazi duenez.
Hilaren 23an ospatuko da mundu mailan Liburuaren Nazioarteko Eguna. Hondarribian ere, “ondare historiko eta kultura ezagutarazteko helburuarekin”, ospakizunekin bat egitea erabaki du Arma Plaza Fundazioak. Hori dela eta, argitalpen guztiek %10eko beherapena izango dute ostiralean. Katalogoa kontsultatzeko interesa duten lagunek bertan egin dezakete.