Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Energia jasangarritasunaren arloan, hitzarmena sinatu dute Bidasoa Bizirik-ek eta aldundiak

Helburua eskualdeko ekintza plana martxan jartzea izango da. Era berean, beste eskualdeekin eta aldundiarekin koordinatuko dira plan bateratu bat aurrera eramateko.

Bidasoa Bizirik-ek eta aldundiak hitzarmena sinatu dute energia jasangarritasunaren arloan.
Aizpea Amas Agirre
Bidasoa
2021/04/20

Bidasoa Bizirik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute energia arloan eskualde gisa plangintza bat osatu eta ekintza plan bat martxan jartzeko. Zehazki, energia jasangarritasunaren arloa landuko dute. Hala nola, energia eraginkortasuna; energia berriztagarrien ezarpena; eta pobrezia energetikoaren eta zaurgarritasunaren kontrako borroka.

Horretarako, Bidasoko Energiaren Eskualdeko Mahaia osatu, koordinatu eta dinamizatuko dutela aurreratu du Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak. Mahai hori, era berean, Gipuzkoako Energia Jasangarri eta Pobrezia Energetikoko Mahaiaren barruan egongo da. Lurralde mailako mahaiaren bidez, eskualdeko mahaiak koordinatuko dira,  aldundiarekin batera estrategia bateratu bat aurrera emateko.

Hitzarmenaren bidez, herritarrei informazioa helarazi eta sentsibilizatzeko ekintzak aurrera eramateko konpromisoa hartu du aldundiak, baita natura ondarea babesteko ingurumen irizpideak bildu eta defendatzeko ere. Azkenik, irizpide sozialak jasoko dituela esan du, energia oinarrizko eskubide gisa onartu ahal izateko.

Aldundiko Ingurumen sailaren arabera, azken urteetan hainbat prebentzio neurri hartu dituzte pobrezia eta zaurgarritasun energetikoaren kalteak arintzeko. “Energia oinarrizko ondasuna dela kontuan hartuta, energiarako sarbidea beste baldintza batzuetan eman beharko litzateke, egungo energia ereduarekin alderatuta”, adierazi du aldundiak.

Horrez gain, negutegi efektuko gasen isurketa murrizteko plan estrategiko bat martxan jarri duela jakinarazi du aldundiak: Klima Aldaketaren Kontrako 2050 plana. Aldundiaren arabera, eredu hori karbono isuri baxuan oinarritutakoa izan behar du, hornidura bermatuko duena, eta lehiakorra eta jasangarria.

Egungo energia sistema aldatu, eta karbono isuri baxuko energia eredu baterako trantsizioa bultzatu behar dela gaineratu du, eta horretarako, tokian tokiko edo eskualdeko planak beharrezkotzat jo ditu.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.