Ehundik gora lagun isundu dituzte azken zazpi egunetan
Azken aste honetan nabarmenki gora egin dute isunek. 107 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen.
Azken zazpi egunetan isunek gora egin dute nabarmen Irunen. Hilaren 12tik 18ra bitarte, Udaltzaingoak 107 isun espediente zabaldu ditu hirian, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erakundeek hartutako neurriak ez errespetatzeagatik.
Horietatik gehienak (93 zehazki) zirkulazio askatasuna, ordutegia edo gehienezko talde kopuruak ez bermatzeagatik izan dira; zazpi lagun isundu dituzte musukoa ez eramateagatik; hiru ostalaritzako edota joko aretoetako ordutegia ez errespetatzeagatik; azkenik, hiru akta zabaldu dituzte, etxebizitzetan bizilagunei gauean traba egiteagatik.