Miarritzeko emakumearen hilketa gaitzetsi du Bidasoko Asanblada Feministak
Joan den ostegunean 75 urteko emakume bat hil zuen 77 urteko gizonezko bikotekideak Miarritzen. "Feminizidioen pandemia" geratzea ezinbestekotzat jo du.
Joan den ostegunean, gizon batek bikotekidea hil zuen Miarritzen, eta Bidasoko Asanblada Feministak hilketa matxista gaitzetsi du. “Feminizidioen pandemia” geratzea ezinbestekotzat jo du, eta hori lortzeko ahalegin eta bitarteko guztiak jarri behar direla azaldu du, “guztion erantzukizuna baita”.
Era berean, biktimaren familia eta lagunei maitasun guztia bidali die, eta bakarrik ez daudela gogorarazi die: “Hemendik oihuka jarraituko dugu behin eta berriz, ozen, argi eta indar osoz. Ezta bat
gutxiago ere”.
Joan den ostegunean 75 urteko emakume bat hil zuen 77 urteko gizonezko bikotekideak, Miarritzen. Aurten Euskal Herrian hiru emakume hil dituzte, 32 urteko Aintzane Pujana Aizarnazabalean (Gipuzkoa) eta 56 urteko Conchi Gonzalez Sestaon (Bizkaia).