Irungo kontserbatorioko ikasleen kontzertua, Oiasso museoan
Kontzertua ostiral honetan izango da, 19:30etik aurrera. Sarrera doan da, baina toki mugatua dagoenez, gonbidapena beharko da.
Musika Museoan egitasmoaren barruan, ostiral honetan, hilak 23, kontzertua eskainiko dute Oiasso museoan, Irungo kontserbatorioko ikasleek, 19:30etik aurrera. Sarrera doan izango da, baina gonbidapena beharko da. Hori Oiasso museoan bertan jaso ahal izango da ostiralean, 10:00etatik aurrera.
Zazpi ikasle igoko dira oholtzara: Mikel Quilchano oboean, Markel Akerreta tronpetan, Urtzi Ruiz fagotean (Borja Rubiñosek lagunduta pianoan), Nahikari Villoria biolontxeloan, Eneko Dieguez saxofoian eta Maitena Paillet biolinean. Bakoitzak pieza bat joko du, L.A Lebrun, J. B. G. Neruda, E. Elgar, F. Shubert eta P. Maurice autoreenak, besteak beste.