Borrokalari errepublikanoak omendu dituzte
Errepublikaren alde borrokatu zuten pertsonak omendu zituzten joan den larunbatean Etorbidearen zubian, L'Amical des Anciens Guérilleros Espagnols taldeak antolatuta.
II. Errepublika aldarrikatu zutenetik 90. urte pasatu diren honetan, joan den larunbatean, borrokalari errepublikanoak omendu zituzten Etorbidearen zubian. Ekitaldia L’Amical des Anciens Guerilleros Espagnols taldeak antolatu zuen, eta Kotte Ezenarro Hendaiako alkateak parte hartu zuen elkarteko kideekin batera, hain zuzen, Hendaia aldetik izan baitzen omenaldia. Nicolas Gerendiain Irungo elkarte errepublikanoko kideek ere parte hartu zuten omenaldian.
Argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen.