COVID-19a: Hondarribiak gorrian jarraitzen du, eta Irun iristear da
Irunen, astelehenetik ostegunera 92 positibo zenbatu arren, 400eko tasatik behera jarraitzen du. Hondarribikoa, berriz, 476an kokatu da.
Astelehenetik ostegunera koronabirusagatik kutsatuen kopuruen zenbakiek gora egin dute Irunen eta Hondarribian. Azken honetan tasak gora egin du astean zeharreko datuekin, baita Irungoak ere. Horrela, Hondarribiak eremu gorrian jarraitzen du, eta Irun hara iristeko bidean da, 345ko tasa duelako 100.000 biztanleko.
Behean daude astelehenetik ostegunera herri bakoitzak izan dituen positiboak, eta egungo tasa.
- Hondarribia. Tasa: 476 (igandean 423). Positiboak (astelehenetik ostegunera): 6-5-8-1.
- Irun. Tasa: 345 (igandean 247). Positiboak (astelehenetik ostegunera): 22-24-27-19.