Irunen unibertsitate campus bat eraikitzeko konpromisoa eskatu dio PPk udal gobernuari
Proiektua «jarduera ekonomikoa bultzatzeko, inbertsio berriak erakartzeko eta Irun soilik mapan pasabide bat ez izateko aukera bat» dela esan du Iñigo Manrique zinegotziak.
Irungo PP taldeak Unibertsitate Campus bat nahi du Irunen, martxoan egin zioten proposamena Muriel Larrea parlamentariak eta Iñigo Manrique Irungo zinegotziak Jokin Bildarraitz Hezkuntza sailburuari. Orain, mozio bat aurkeztu berri dute Irungo Udalean, hurrengo udalbatzan eztabaidatzeko asmoz.
Udal gobernuari proiektua egiteko konpromisoa eskatu dio Iñigo Manrique zinegotziak lehenik, proiektua eurena egin dezatela. Proiektua «jarduera ekonomikoa bultzatzeko, inbertsio berriak erakartzeko eta Irun soilik mapan pasabide bat ez izateko aukera bat» dela esan du taldeko buruak.
Taldeak 65.000 metro koadroko eremua aurreikusi du proiekturako, trenbide eremuak jasango duen aldaketa probestuz. Zehazki, Aduana kalearen, Kolon pasealekuren eta Gipuzkoa etorbidearen arteko eremuan eraikitzea da taldekoen proposamena. Kokaleku honek «milaka pertsonen bizitza hobetu eta oxigenatzeko» balioko duela erantsi du Manriquek. Finean, «espazio propioa izango duen campus bat» nahi dute alderdi popularreko kideek, «enpresan eta formakuntza dualean oinarritutakoa».