Liburuek Zabaltza plaza hartuko dute hurrengo asteburuan
Aurtengo Liburu Azokarako egitarau zabala antolatu dute. Hilaren 23tik 25era bitarte luzatuko dute aurten.
Hilaren 23tik 25era bitarte kulturak Zabaltza plaza hartuko du. Urteroko Liburuaren Azoka egingo dute bertan hurrengo asteburuan, egitarau oparo batekin. Liburu aurkezpenak, aleen sinadurak, tailerrak, erakusketak… Adin tarte guztiek gozatzeko programa osatu du udalak.
Azoka hiru egunez bisitatzeko aukera izango dute irundarrek, ostiral eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igandean aldiz, 10:00etatik 15:00etara. Ondorengoa da hurrengo astebururako antolatu duten programa:
- Asteartea (hilak 20):
- 19:00etan, Charles Baudelaire bigarren mendeurrena ospatzeko Javier Canteli Ablanedok, Leticia Vergara Perezek eta Javier Sistiaga Condek poesia errezital bat eskainiko dute, Esther Barandiaran Amillano piano jotzailearen laguntzarekin.
- Ostirala (hilak 23):
- 10:00etatik aurrera: azoka Zabaltza plazan
- 10:00: El Quijote eta Aitaren Etxea liburuak irakurriko dituzte publikoaren aurrean. Parte hartzeko, 943 505 421 telefono zenbakira deitu beharko da.
- 12:00: Roman Huartek bere liburuak sinatuko ditu, Liburu Azokan.
- 12:00: Haurrentzako Margotu historia liburua aurkeztuko dute Oiasso museoan.
- 17:00: Andrea Escargotek ilustrazio tailerra eskainiko die 6-12 urte bitarteko haurrei. Parte hartzeko 943 505 408 telefono zenbakira deitu beharko da.
- 19:00: Virginia Gasull eta Bakarne Atxukarrok euren liburuak sinatuko dituzte, Liburuaren Azokan.
- Larunbata (hilak 24):
- 11:00: ‘Verguneza y Olvido’-ko marrazkilari Garluk eta Alex Macho komikigileek euren lanak sinatuko dituzte.
- 12:30: Itziar Sistiaga eta Virginia Gilek euren liburuak sinatuko dituzte.
- 17:00: Mundipurdiko ipuinak ipuin kontalari saioa, Maite Frankoren eskutik.
- 18:00: Mundipurdiko ipuinak ipuin kontalari saioa, oraingo honetan Lupe Lekuonarekin.
- 19:00: Ana eta Moon-en azken liburua sinatuko dute Noelia Lorenzo Pinok eta Alicia Cebrianek.
- Igandea (hilak 25):
- 12:00: Andre eta jabe ikuskizuna eskainiko dute Eider Perez eta Leire Etxezarretak Oiasso museoan.
- 13:00: Eva Huebra eta Rosa Rubiok euren liburua sinatuko dute, Liburuaren Azokan.
- 18:00: Roman Huartek bere Mary Ann se aparece liburua aurkeztuko du Amaia Kultur Zentroan.