Zuhaitz Gurrutxagak 'FutbolisTOK' bakarrizketa taularatuko du etzi, Itsas Etxean
'Futbolisto baten konfidentziak' lehen lanaren ondoren, bakarkako bigarren lana aurkeztuko du Realeko jokalari ohiak.
Zuhaitz Gurrutxagak (Elgoibar, 1980) FutbolisTOK izenpeko bakarrizketa eskainiko du etzi, Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Futbolisto baten konfidentziak bakarrizketaren ondoren, Realeko jokalari ohiaren bigarren bakarkako lana da larunbatean aurkeztuko duena.
Futbolari zeneko anekdotak eta bizipenak izangu ditu hizpide Gurrutxagak emanaldian zehar, umore klabean betiere. Halaber, maila gorenean aritzen zenean lehen pertsonan pairatzea egokitu zitzaion nahasmendu obsesibo-konpultsiboaz [gazteleraz, TOC: Trastorno Obsesivo-Compulsivo] ere hitz egingo du.
Sarrerak lortzeko interesa duten lagunek Arma Plaza informazio gunean, Interneten edo emanaldia hasi baino bi ordu aurretik leihatilan bertan egin dezakete. Prezio orokorra 8 euroan finkatu dute; 4 euroan 18 urtez azpikoentzat.