Ermita kalea moztuko dute, 18 eta 26 zenbakien artean
Ermita kaleko gas sarea hobetzeko zenbait lan egingo dituzte. Hilaren 19tik 30era bitarte itxiko dute.
Datorren astelehenetik (hilak 19) hil amaiera bitarte (hilaren 30era zehazki) Irungo Ermita kalea moztuko dute 18 eta 26 zenbakien artean, Bertsolari Uztapide kalearen bidegurutzetik Meazuri kalaren bidegurutzeraino. Izan ere, 1 eta 26 zenbakien arteko zatian gas sarea hobetzeko zenbait lan egingo dituzte.
Beraz, Ermita kalera sartu ahal izateko, Dolores Salis kaletik datorren trafikoa Bertsolari Uztapide kaletik desbideratuko dute, kaleari egungo norabidea aldatuz. Meazuri kalera Ermita kaletik sartu ezin denez, norabidea ere aldatuko diote, eta Alzukaitz kaletik sartu eta Ermita kaletik irtengo dira autoak.