Eneko Redondok 'Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara' lana aurkeztuko du Irunen
'Zure abenturaren bila' programaren barruan egingo dute proiekzioa. Amaia KZk jasoko du, ostegunean.
Etzi (hilak 15, osteguna) ‘Zure abenturaren bila’ programaren hitzordu berri bat dute irundarrek. Hegoaldeko olibondoetatik iparraldeko basoetara euskarazko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute 19:30etik aurrera Amaia KZn. Eneko Redondo egileak berak aurkeztuko du saioa.
Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko dute interesdunek, leihatilan bertan.
Sinopsia:
«Udazkeneko kolorez gorritutako basoek bide bakartietan barrena murgiltzera bultzatzen naute, haize bolada indartsu batek bezala. Askatasuna eta bizia puri-purian sentitzeko behar dudan guztia altxor ezkutuz beteriko bideak aurkitzean dago, betiere nire pedalen erritmora. Gure azpian dagoen lurra zapaltzean dagoen abenturaz ari natzaizue. 1800 kilometroko ibilbidea, Sevillatik Gernika-Lumora. Bizikletaz bidaiatzea maite dugunontzat eskura dagoen esperientzia ahaztezina»