Marlaxkako jokalariak Bizkaian lehiatu dira asteburuan
Haizea eta Josu Tornayk zazpigarren postu bana eskuratu dute banakako zein gazte mailako lehiaketetan. Lehenak, hala ere, emakume jokalari onenaren saria jaso du.
Marlaxka Xake Klubeko Josu eta Haizea Tornay Euskadiko Banakako Xake Txapelketan eta Euskadiko Gazte Mailako Xake Txapelketan lehiatu dira, hurrenez hurren, asteburuan, Getxon (Bizkaia). Talde hondarribiarreko jokalariek zazpigarren postu bana eskuratu dute bertan. Haizea Tornayk gainera, emakume jokalari onenaren saria eskuratu du gazte mailan.