Izen emate epea zabaldu du Loraitz Haurreskolak
Seme-alabak 2021-2022 ikasturterako matrikulatzeko interesa duten gurasoek hilaren 21era arte egin dezakete.
2021-2022 ikasturtean Loraitz Haurreskolan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. 0 eta 2 urute arteko haurren gurasoek hilaren 21era arte burutu dezakete matrikulazioa, online eta aurrez aurre (Higer Bidea z/g). Informazio gehiagorako 943 64 25 48 telefonora dei dezakete interesdunek.