Martxan da berriro Sabin Arana kaleko igogailua
Hainbat hilabetez matxuratuta egon ondoren, eta 30.000 euroko konponketa lanak eta gero, erabilgarri dago berriz ere igogailua.
Sabin Arana kalea eta Alde Zaharra lotzen dituen igogailua martxan dago berriro, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez. Iazko etxealdiak iraun bitartean itxita egon zen igogailua, eta udara hastearekin batera martxan jarri zuten berriz ere. Hala ere, matxura bat medio uda erdialdetik dago etenda zerbitzua. Areago, matxura konpontzeko 30.000 euroko diru-saila onartu behar izan zuen udalbatzak abenduaren 18ko osoko-bilkuran. Igogailua erabiltzeko ordutegia 07:00etatik 23:00etara dela gogoratu du tokiko gobernuak.