Marlaxka txapeldunorde Gipuzkoako emakumeen arteko lehiaketan
Marlaxkako hiru jokalarik lurraldeko Emakumezkoen Xake Txapelketan parte hartu dute aste honetan; bigarren postuan kokatzea lortu du klub hondarribiarrak.
Gipuzkoako Emakumezkoen Xake Txapelketa Nagusian parte hartu dute Marlaxka Xake Klubeko hiru jokalarik aste honetan, Donostian. Haizea Tornayk, Goretti Laportek eta Nora Lerak ordezkatu dute Hondarribiko kluba, eta “oso lan txukuna” egin dutela ondorioztatu du taldeak. Izan ere, bigarren postua eskuratu du Tornayk, seigarrena Lerak eta zazpigarrena Laportek.