Itzulia gaur ere (ostirala) Oarso Bidasoan: ordutegia eta ibilbidea
Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa eguerdiko 13:15ean aterako da Hondarribitik. Gi-636 errepidea hartu, eta Oarsoaldearantz joango da.
Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etaparen hasierak Oarso Bidasoa zeharkatuko du gaur (ostirala). Hondarribian hasi eta Ondarroan bukatuko da 160,2 kilometroko etapa
Irteera 13:15erako dago aurreikusia Hondarribian (atzo bertan izan zuen helmuga laugarren etapak). Handik, Gi-636 errepidea hartu eta Donostiarantz egingo du bidea txirrindularien taldeak. Honakoa da Itzuliaren gaurko bidea Oarso Bidasoan:
- 13:15. Irteera neutralizatua Hondarribiko hondartza ondotik.
- 13:29. Irteera ofiziala Gi-636 errepidean.
- 13:44. Gaintxurizketa pasa ondoren, Errenteria-Oreretara iritsiko da lasterketa. Herriaren erdialdetik pasako da, Nafarroa hiribidetik.
- 13:47. Antxoko Nafarroa hiribidetik pasako dira kirolariak, Donostiarantz joateko.