Alde Zaharra zeharkatuta agur esan dio Itzuliak Hondarribiari
Itzuliaren laugarren etapak Hondarribia helmuga bazuen, gaurkoan bosgarren etaparen abiapuntu izan da. Alde egin aurretik herria zeharkatu dute txirrindulariek.
2021. urteko Itzuliak agur esan dio Hondarribiari. Eguerdiko 13:15ean atera dira txirrindulariak Ramon Iribarren kaletik, eta Portua zein Alde Zaharra zeharkatu ondoren, GI-636 errepidean ekin diote bosgarren etapari. Ondarroa arteko ibilbidea bete beharko dute gaurkoan ziklistek, hein handi batean kostaldetik igaroko den etapan. Espaloietan bildutako zaleek agurtu dituzte txirrindulariak.
Laugarren etaparen helmuga izan zen atzokoan Hondarribia. Bertan irakur daiteke bezperako kronika.