'Aita Fraxku' atunontzi hondarribiarraren "legez kanpoko" arrantza salatu dute
Senegalen arrantza egin ohi du barkuak, baina gobernuak ezarritako debekua medio Kanariar Uharteetara jo dute. Ustez, kostaldetik 100 milia baino gutxiagora arrantzan ari ziren.
Hondarribiko Aita Fraxku atunontzia Kanariar Uharteetan (Espainia) “legez kanpo” arrantzatzeagatik salatu dutela zaladu dute hainbat komunikabidek goizetik aurrera. Senegalen egin ohi du arrantza hondarribiarrak, baina bertako gobernuak ezarritako arrantzarako debekua dela eta, Kanariar Uharteetara bidea egin du arrantzontziak.
Josemi Elduaien Gipuzkoako Kofradietako presidenteak egindako adierazpenen arabera, kostaldetik 100 miliatara arrantza egin dezakete euskal barkuek Kanarietan; horretarako “eskubidea” dute. Hala ere, Hierroko Virgen de los Reyes Kofradiako patroi nagusiak Angel Victor Torresek salatu duenez, distantzia hori urratu dute hondarribiarrek. Lanzaroten beste bi euskal atunontzi daudela ere zabaldu dute hedabideek.