Itzulia gaur Oarso Bidasoan: ordutegia eta ibilbidea
Itzuliaren laugarren etapak Hondarribia izango du helmuga gaur. Aurretik, Oarso Bidasoko herri guztiak zeharkatuko dituzte txirrindulariek.
Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapak bete-betean hartuko du gaur Oarso Bidasoa. Herri guztiak, era batera edo bestera, ukituko ditu. Izan ere, Gasteizen hasiko den etapak Hondarribia izango du helmuga, eta bidean Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta Hondarribia zeharkatuko dituzte txirrindulariek.
Gaurko etapa 12:46an hasiko da Gasteizen, 189,1 kilometrokoa da. Gipuzkoan 13:17an sartuko da, eta Oarso Bidasora Astigarragatik (15:57) iritsiko da Errenteria-Oreretan bidea egiten hasteko. Honakoa da Itzuliak gaur gurean izango duen ibilbidea eta ordutegia (ordutegia Itzuliak aurreikusitakoa da, txirrindularien abiadura ertaina bada. Lehenago edo geroago iritsi daitezke, karrerak daraman martxaren arabera).
- 15:57. Astigarraga.
- 16:11. Errenteria-Orereta. Tarteko helmuga Gamon Zumardiaren parean.
- 16:14. Lezo.
- 16:27. Jaizkibelgo gaina.
- 16:34. Guadalupe.
- 16:40. Hondarribia (lehen pasaldia).
- 16:44. Irun.
- 16:56. Erlaitzeko gaina.
- 17:14. Gurutze.
- 17:29. Hondarribia (helmuga).
Probaren ondorioz, aurretik hainbat errepide moztuko dituzte. Itzulia pasatakoan berriz ere zabalduko dira.
Biharko etapa, Itzuliko bosgarrena, Hondarribian hasiko da bihar, 13:29an ordutegi ofizialaren arabera.