Itzuliak eragingo dituen aldaketez ohartarazi du udalak
Bihartik ostiralera bitartean oinezkoen zein ibilgailuen mugikortasunean edukiko dituen eraginak gogoratu ditu udalak.
2021. urteko Euskal Herriko Itzuliak Hondarribia izango du helmuga zein abiapuntu ostegunean eta ostiralean, hurrenez hurren. Hori dela eta, lasterketak ibilgailuen eta oinezkoen mugikortasunean edukiko dituen ondorioez ohartarazi du Hondarribiko Udalak. Bihartik ostiralera bitartean luzatuko dira aldaketak.
Aparkatzeko debekuak
Bihar, etzi eta ostiralean ezingo dira autoak eta motorrak aparkatu honako kaleetan:
- Bernat Etxepare kalea.
- Zuloaga kalea.
- Bentako aparkalekua. Anbulatorioaren atzealdea.
- Itsasargi kalea.
- Foru Kalea. Bi noranzkoak.
- Ramón Iribarren. Arrokako biribilgunetik hondartzako parkingaren sarreraraino.
- Europa Ibilbidea.
- Minatera kalea. Kirol kaiatik Europa ibilbideraino.
Hilak 7, bihar
Ramon Iribarren kaleko 6. zenbakian egongo den helmuga muntatzeko lanak direla eta, zirkulazioa itxita egongo da kale horretan 18: 30etik aurrera. Lur Gorriko autobus geltokian eragina izango du.Trafikoa Minatera kaletik desbideratuko da.
Hilak 8, etzi
Pelotoiaren lehen igarotzea 16:00etatik 17:00etara emango da. Auto-ilarak sortzea aurreikusi dute, saihesbidean (GI-3440), aireportuko errepidean (N-638), Amuten eta Mendelun.
Pelotoiaren bigarren igarotzea eta helmuga 17: 00etatik 19:00etara izango da, eta berriz ere auto-ilarak izango dira Amuteko biribilgunetik Ramon Iribarren pasealekura arte, hirigunea zeharkatuz:
- Hiritik irteteko zirkulazioa Kostako errepiderantz desbideratuko da.
- Helmuga Ramon Iribarrenen dagoenez, zirkulazioa itxita egongo da 19: 00ak arte, desmuntatzeko.
- Lur Gorriko autobus geltokian eragina izango du.
Hilak 9, ostirala
Bosgarren etaparen irteera 12: 30etik 13: 30era, Ramon Iribarren kaleko 6. zenbakian:
- Trafikoa moztuta egongo da kalearen zati horretan.
- Minatera kaletik desbideratuko da.
- Lur Gorriko autobus geltokian eragina izango du.
- 13: 15etik 13: 45era auto-ilarak izango dira