Udalak bat egin du Autismoaren Nazioarteko Egunarekin
Ostiralean udaletxearen fatxada kolore urdinez argiztatuko dute, «autismoa duten pertsonei eta horien familiei elkartasuna eta babesa adierazteko».
Osasun langileen lana eskertzeko iaz behin baino gehiagotan argiztatu zuten udaletxea, urdinez ere. Irungo Udalak bat egin berri du datorren ostiralerako (apirilak 2) Autismoaren Nazioarteko Egunarekin. Hori dela eta, udaletxeko fatxada kolore urdinez argiztatuko dute, «autismoa duten pertsonei eta horien familiei elkartasuna eta babesa adierazteko». Egun osoz argiztatuko dute.
Erabakia Jose Antonio Santano alkateari zuzendutako eskaera batetik datorrela azaldu du udalak.

