Azken hiru asteetan bertan migranteentzako aterpea egokitu dute, baina erabili behar izan ez denez, ohiko jarduna berreskuratzea erabaki dute. «Beharrezkoa den momentuan», berriz ere dispositibo guztia martxan jartzeko prest dago udala.
Udalbatzan eztabaidatzeko asmoz, eskaera zehatzak jaso dituzte mozio honetan, aldundiari, jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari zuzendutakoak.
Dagoeneko erakusketa azaleraren %80 ingurua saldu dute, orain arte jada 70 erakusketari baino gehiagok baieztatu dute bertan izango direla.
Ostiralean udaletxearen fatxada kolore urdinez argiztatuko dute, «autismoa duten pertsonei eta horien familiei elkartasuna eta babesa adierazteko».
0-2 urte bitarteko haurren gurasoei dei egin diete, interesik balute, «haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak bultzatzera, baita prozesu horretan bidelagun izatea».
Hiru egunez Jesus karrikako sarbidea itxiko dute, Larretxipi kaleko 6-8 zenbakietan egiten ari diren lanak direla eta.