Bihartik aurrera Alde Zaharreko sarbidea itxiko diete autoei
Hiru egunez Jesus karrikako sarbidea itxiko dute, Larretxipi kaleko 6-8 zenbakietan egiten ari diren lanak direla eta.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, bihartik (hilak 31) aurrera hiru egunez itxiko dute Alde Zaharreko autoentzako sarbidea. Jesus kaleko sarbidea itxiko dute, Larretxipi kaleko 6-8 zenbakietan egitekoak diren lanak direla eta.
Trafikoa Urdanibia plazaren eta Santa Elena kalearen arteko bidegurutzetik desbideratuko dute (Etxekoandre eskultura dagoen tokitik). Igogailuak Kontrakaletik igoko dira Larretxipira joateko. Alde Zaharretik irteteko aldiz, Euskaltegiaren atzeko aldetik joan beharko dute ibilgailuek. Bestalde, Sarjia kalera sartzeko zein irteteko San Martzial kalea erabiliko beharko da.