Apirilaren 12an zabalduko dute Loraitz Haurreskolan izena emateko epea
0-2 urte bitarteko haurren gurasoei dei egin diete, interesik balute, «haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak bultzatzera, baita prozesu horretan bidelagun izatea».
Hondarribiko Loraitz Haurreskolan izena emateko interesa duten gurasoak, adi egon daitezela. Izan ere, apirilaren 12an zabalduko dute matrikulazio epea, eta 21era bitarte luzatuko dute.
0-2 urte bitarteko haurren gurasoei dei egin diete, interesik balute, «haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak bultzatzera, baita prozesu horretan bidelagun izatea».
Honako zerbitzuak eskaintzen ditu eskolak: bost gela 0-1 urte bitartekoentzat, bost gela 1-2 urte bitartekoentzat, areto handi bat, psikomotrizitate gela bat, jangela bat, bi patio, garajea eta igogailua. Horrez gain, eguraldi ona denean kalean paseatzeko bi karro ditu eskolak.
Matrikulazioa doakoa da, kasu hauetan: 18.000 euroko irabaziak baino gutxiago dituzten familien kasuan, eta erditze anitzeko kasuetan edo haurreskolan anai-arreben bat edo gehiagorekin kointzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai-arrebek kuota doan izango lukete.
Informazio gehiago, esteka honetan.